La Kabutzia Donostiako Real Club Náutico-ren eraikinaren goiko solairuan dago. Eraikin hori XX. mendearen hasieran – 1929 an, hain zuzen– egin zuten Jose Manuel Aizpurua eta Joakin Labaien arkitektoek. Eraikinak Donostiako portuan, Kontxako Badian, atrakatuta dagoen itsasontzi baten itxura du.

Egin zutenetik, eraikina lan garrantzitsutzat hartu izan da, bai artearen aldetik, bai arkitekturaren aldetik. Gaur egun, arrazionalismoaren altxorra da nazioartean.

La Kabutzia 1982 an sortu zen, eta izena gure kostaldean dagoen arrain maitagarri batetik hartu zuen. Arrainaren itxurak diskotekaren logotipoa ere iradoki zuen.

La Kabutzia laster egin zen ezaguna –bai hiri barruan, bai hiritik kanpo–, giro bereziko leku xarmangarri gisa.
Garai haietan, aretoko dantza eta salsa ziren nagusi, baina, laster, “gustu guztientzako” estiloa nagusitzen hasi zen, eta, horri esker, diskoteka jende gehiagorentzat ireki zen.

Horrez gainera, La Kabutzia leku ezin hobea izan da, hiria –arrazoi bereziren batengatik– “galaz janzten denean”: Zinemaldian, Aste Nagusian, Gabon Zahar gauean…

Gure historia Donostiaren eta bertako jendearen historiarekin batera eratu da, 80ko hamarkadatik XXI. mendera arte. Beraz, esan dezakegu bilakaera handia izan dugula, nahiz eta espiritu berbera izan: musika eta dibertsioa itsasoaren eta hiriaren artean.

 

 Eraikin paregabean, Kontxako Badiaren ertzean, La Kabutziak Donostiako gaueko eremu pribilegiatua eskaintzen dizu.
Giro tradizionala dugu, eta, aldi berean, modernoa. Geure estiloak gaurkotasunari eutsi izan dio beti.

La Kabutzia Diskoteka

 Gaur egiten den musika onena biltzen dugu gure musika aukeran, eta estilo bakoitzetik apurtxo bat entzun ahal izango duzu: Disko musika, musika latindarra, Pop, House, R&B estiloak, bai eta zuk gauero eskatu nahi diguzuna ere.

La Kabutzia leku ezin hobea da ere, esperientzia eta gustu ona behar duten jai eta gertaera berezietarako: biltzarrak, feriak, festibalak, etab.

Zatoz gozatzera:           Konchako Pasealekua
                                   Real Club Náutico-ren eraikina
                                   Donostia

Vista de La Discoteca La Kabutzia en la bahía de La Concha en Donostia-San Sebastián
Discoteka 2004

 

Eraikina 1929
Eraikina 1929
 
| Etxea | La Kabutzia | Bisita Birtuala | Argazki Albuma | Kontaktua | Loturak |